XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren arkitekturari ondoenik eusten diotenen artean, Arabako lautadan Aizkomendi (Egilaz) eta Sorginetxekoak (Arizala) aurkitzen dira, Arabako Errioxan San Martin eta Sorginaren Txabolakoak (Elvillar), eta Artaxonan Farangorteakoak.

Hauetan, Egilazko Aizkomendin ikus daitekeen bezala 69. Altuna. J., 1989. 41 or.; 1993, 11 or., gizarte-talde egonkorrago eta antolatuagoen hobiratze kolektiboak egiten ziren.

Lehen esan bezala, sakana aldeko trikuharri hauetako batzuek dirudite zaharrenak eta litekeena da Neolito Aroaren azken aldera eraikiak izatea.

Trikuharri txikienak, aldiz, errektangularrak dira, hilobi-kutxak hiruzpalau harlauza handi zutik sartuta egituraturik daudenak.

Hauek Atlantikoko isuraldean kokatzen dira, sarritan mendi-lepoetan, lekuz aldatzeko pasabideetan eta, bereziki, erreka-urak banatzen diren lekuetan, hala nola, Gorbea, Aralar, Ataun, Burunda, Aizkorri, Altzania, Urbasa, Entzia, Larraun-Atxuri, Elosua, Soraluze, Sara, Erratzu, Aldube, Urepel, Ibañeta, Mendibe eta beste hainbat tokitan.

Bizkaian, Karrantzako udalerrian daude Lama, Galupa I eta II, eta Campa de Diego-ko monumentuak.

Trikuharri hauen mendi-kokapenak berak ematen du aditzera artzain-taldeei zegozkienak izango zirela ziur aski.

Hauek norabidea Ekialdera dute.

Gorpuak lurperatu egiten dira, lehen hildakoen hezurrak kendu eta horien lekuan berriarenak jarriz, buruak Ekialdean eta oinak Mendebaldean dituztela.

Orobat, gorpua, batzuetan, okrez pintatzen da eta, hobiratzerakoan, aldemenean, ontzitxoetan, janariak eta hainbat tresna (errito-haizkorak, basurde-haginak, asturuak, suharrizko aiztoak) jartzen zaizkio 70. Goyheneche, E., op. cit., 37 or..

Horregatik pentsatu izan da jende haiek eguzkia jainkotzat zeukatela eta heriotzondoko bizitzan sinesten zutela.